Irailaz geroztik berriz jarri da abian elkarte hau. Erretiratutako emakume-gizonak dira elkartasun sare hau osatzen dutenak eta etxeetan sortzen diren konponketa txikiak egiteqaz gain, kasu askotan konpainia ere eskaintzen diete bakarrik bizi diren asineko pertsonei.
Geroz eta dei gehiago jasotzen ari dira El Taller elkarte honetan. Batzuek laguntza eske deitzen dute, besteek, aldiz, haien burua boluntario gisa eskaintzeko. Gauza baterako zein besterako telefono bidez jar daiteke haiekin harremanetan 948 31 53 01 zenbakira deituta.