Pandemia garaian bete betean ondutako muntaia honek duela gutxi estatu mailako sari garrantzitsu bat jaso du: arte eszenikoen Max saria, urteko musikal onenari. Hau da lehen aldia euskarazki musikal batek sari hau irabazten duena.
Joxan Sagatizabalen izen bereko liburu arrakastatsuan dago oinarrituta ikuskizun hau. Patxi Barkok eta Aitziber Garmendiak egin zuten testuaren dramaturgia, Demode Taldeak musika eta koreografia eta oso aktore-abeslari ezgunek eman diete bizia perstonaiei: Iker Huitzi, Santi Romano eta Joli Paskualena Demodeko kideez gain, ETBko Goazen telesaileko bi aktore ezagun ikusiko ditugu taula gainean: Xanti Korkostegi eta Maria Redondo eta haiekin batera ere Ainhoa Aierbe, Inaxio Tolosa eta Karlos Ngema.