Bigarren aldia izanen da Lizarraldek sari hau hartzen duena. Lehena Larrepetit eleberriarekin izan zen duela 18 urte. Oraingo lan honetan zinemak bizi duen egoeraz mintzo da.
Erein argitaletxearekin kaleratu duen nobela honetako protagonista Ramon Beitia da, 80ko hamarkadaren hasieran hainbat zine areto kudeatzen zituen gerentea. Urte haietan zinemak jasan zituen aldaketen eskutik, gainbehera datorren mundu baten lekukotza eskaintzen du liburuak.
80garren hamarkadan zinema areto zabaldu berriek berebiziko garrantzia izan zuten Iruñean, Pello Lizarraldek Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.
Ramon Beitia da nobelako protagonista: pantaila handia galera ekonomikoak edukitzen hasia da ordurako eta Beitiak ikuskatze lanei ekinendie. Ondoren, egoeraren gordina esplikatu beharko dio aitaren eskutik jasotako negozioaren jabe egin den nagusi gazteari. Egun gutxitan gertatzen den istorioa harilkatu du Lizarraldek 88 orrialdeko nobela honetan pertsonaiak inguratzen ditzuten atmosferei arreta berezia emanez, ohi duen bezala.
Heldu den ostegunean, hilaren 18an, hartuko du Euskadi Lietratura Saria Pello Lizarraldek Gasteizko Artium museoan eginen den ekitaldian.