Aste osoan zehar hainbat ekitaldi burutuko dituzte Arrosadiako kanpusean Euskara Taldeko kideek antolatutako kanpaldian.
Honekin batera haien aldarrikapenak ezagutzera eman nahi dituzte azaroaren 6rako deitu duten mobilizazioan. 12.00etan abiatuko da Baratxurien Plazatik.
NUPeko ikasleen %33 dira euskaldunak gaur egun. Hala ere soilik bi gradu ikas daitezke euskaraz: Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza magisteritza. Beste graduetan ikasgai batzuk baizik ez da eskaintzen, nahiz eta hainbatetan ikasle euskaldunen kopurua bataz besteko baino altuagoa izan, Erizaintzan, Gizarte Lana edota Historia eta Ondarea graduetean gertatzen den bezala.
NUPen gaur egun ez dago Euskara Plangintzarik. Azkena 2019an amaitu zen eta geroztik ez da berririk egin. Egoera honen aurrean Euskara Taldeak eskatzen du plangintza serio eta adostu bat jar dezatela abian. Kanpaldia hasi duten egunean berean errektoretza taldetik deitu dituzte ikasleak bilera batera asteazken honetan bertan, Euskara Plan berriaz mintzatzeko.
Honetaz guztiaz mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan Unai Irigarai eta Ane de Markos ikasleekin.