Irailaren 23an egin zen gazteen topaketa Baluarten. 250 neska mutil bildu ziren han formakuntza jasotzeko . Iaz ezin zen Baluarteko topaketarik egin pandemia zela eta, eta egoerak bultzatuta hainbat herritara joan ziren irakasleak formakuntza saioak ematera. Modu honetara Nafarroa osoko gazteek hartu zuten parte iazko edizioan.
Ekimen honetan hiru atal garrantzitsu badira: Iruñerriko gazteentzat Baluarten egin zen bilgunea, hainbat herritako institutuetan ematen ari diren formakuntza saioak eta, hirugarrena, 12 urtetik gorako pertsona orori zuzendutako ikastaroak. Denak doan eta Nafarroa osoko hainbat tokitan egiten ari direnak. Memegintza, yotuberra edo streamer izateko ikastaroak, podkastak nola sortu, musika sortu eta nahasteko aplikazioak edota argazkilaritza mugikorrean dira aukeretako batzuk. Izena emateko epea zabalik. Informazio guztia sareaneuskaraz.eus webgunean.
Iñigo Monasterio, programaren koordinatzailearekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.