"Uda berantiarreko errezetak" Baratza Kafeko Andrea Purroiren eskutik

Iosu Ganuza García 2021ko urr. 4a, 18:10

Hilabetean behin Andrea Purroik makrobiotikaz mintzo da Irrintzi Plazan, eta hainbat errezeta ekartzen dizkigu. Denboraldiko lehen atalean, makrobiotikaren arabera bosgarren urtaroa den uda berantiarrerako egokiak diren hiru plater proposatu ditu. 

Kalabaza eta gaztaina krema

Osagaiak:

  • Kalabaza bat zati ertainetan moztuta
  • 200g gaztaina
  • 2 tipula
  • Kombu alga tira 1
  • 2 koilarakada sesamo-olio
  • Itsas gatza
  1. Moztu gaztainak eta prestatu lurrunetan, azala kentzeko. Zuritu eta zatika moztu.
  2. Moztu tipula karratu txikietan eta salteatu olioarekin eta gatz pixka batekin, 15 minutuz.
  3. Erantsi gaztainak, kalabaza, alga eta urez bete barazkiak estaltzeko.
  4. Irakitera eraman, gatza gehitu, sua jaitsi eta 30 minutu erdiko suarekin prestatu, tapa jarrita.
  5. Puregailu edo irabiagailutik pasa.
  6. Gatza zuzendu behar izanez gero, eta zerbitzatu tipula freskoaren berdearekin

 

Artatxikia azalorea eta sesamoarekin 

Osagaiak:

  • Katilu 1 artatxikia
  • Azalore zati 1 (lore ertainetan moztua)
  • Tipula txiki 1 (lauki txikietan moztuta)
  • Sesamo-olio koilarakada 1
  • 3 katilu ur
  • Itsas gatza
  • 2 koilarakada sesamo beltz txigortua
  1. Hondo lodiko kazola batean, berotu olioa eta salteatu tipula gatz pittin batekin, 10 minutuz.
  2. Gehitu azalorea eta salteatu 2 minutu gehiago.
  3. Artatxikia ondo garbitu, eta sartu lapikoan tipularekin eta azalorearekin. Erregosi barazkiekin pixka 
    bat itsasten hasi arte.
  4. Gaineratu ura, eta irakiten hasten denean, gatz pixka bat gehitu.
  5. Kozinatu 20 minutu su baxuan taparekin.
  6. Zerbitzatu sesamoarekin.

 

Txitxirio erregosia

Osagaiak:

  • Kikara 1 garbantzu (gau osoan beratuta)
  • Kombu alga tira 1
  • Tipula 1
  • Boniato handi 1
  • Apio sustrai zati 1 (celery)
  • 2 koilarakada oliba-olio
  • Erromero adar 1
  • Itsas gatza
  • Shoyu
  1. Prestatu txitxirioa presioan, gutxienez ordubetez. (algarekin eta gatzik gabe)
  2. Moztu tipula laurdenetan.
  3. Moztu arbia, kalabaza eta boniatoa kubo ertainetan.
  4. Lapiko batean, berotu olioa eta salteatu tipula 10 minutuko gatz pittin batekin.
  5. Gehitu gainerako barazkiak, erregosi minutu batzuk gehiago.
  6. Erromeroa gehitu.
  7. Gehitu prestatutako grabanzoak, mugitu gabe, utzi barazkiak behean. Gaineratu garbantzuen 
    egosteko ura, 3/4 estaliz.
  8. Irakiten dagoenean, gatza gehitu. Prestatu su motelean estalkiarekin 30 minutuz.
  9. Egosketaren amaieran, shoyu tanta batzuk gehitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!