Zaraitzuko 53 ipuin zahar eta berriak bildu dituzte liburu batean

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 30a, 19:46

Xabier Diaz-Esarte zaraitzuarrak bildu ditu joan den mendera arte zenbait ikertzailek bildutako ipuinak, haraneko herrietan ahozko tradiziokoak eta gaur egun idatzitako beste hainbat. 

13 testu, XX. mendeko lehen erdialdean Resurrección Mª de Azkue, Arturo Campión, Federico Garralda, Zoilo Moso eta José Mª Iribarrenek bildu zituztenak dira. 'Aetz eta saraitzuarren artean', 'Ledeako zubian' edo 'Satorrak', besteak beste, daude atal honetan. Hauekin batera herriz herri bildutako 16 narrazio ageri dira liburuan. 'Azken hartza', 'Ardi zahar bat' eta 'Elur odoltsua', haien artean. Bestalde egileak berriagoak diren narrazioak eta liburu honetarako propio idatzitakoak ere gehitu ditu. 

Ipuin guztiak elebiz daude idatziak, batzuk zaraitzueraz, eta irudi ederrez daude horniturik. 

Ezkarozeko Bilgua elkarteak eman du argitara eta Iruñean Abarzuza, Karrikiri eta Nerea liburudendetan aurki daiteke, besteak beste. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!