Idoia Asurmendi Garcia (Aramaio, 2000ko azaroak 21). Musika-pedagogia ikasketak hasi zituen orain bi urte Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Donostian bizi da gaur egun eta berak azalduta "Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta", eta txikitatik hasi zen musika-tresnekin harremanean. Maria Oses olerkaria institutuan ezagutu zuen, eta harekin letra jartzen hasi zen bere konposizioei. 2021eko apirilaren 23an argitaratu zuen “Ilun eta abar”, bere lehen lana.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!