Patxi Arriada (Totem Aretoa): "Irekitzeko gogoz gaude, baina mesfidantza puntu bat ere badugu"

Iosu Ganuza 2021ko ira. 29a, 19:03

Diskotekek ostiraletik aurrera irekitzeko aukera dute, behin COVID19-ari aurre egiteko neurri murriztaileak bertan behera geratuko direla. Patxi Arriadak, Atarrabiako Totem aretotik, egoerari buruzko mintzatu da Irrintzi Plaza-n. 

Arriadak azaldu du diskoteketako arduradunek ez zutela espero horren goiz iristea dantza aretoen irekiera eta kontzertuak zutik ikusteko aukera, eta "sorpresaz" eta "aparteko pozaz" hartu zutela astearteko notizia.

Hala ere zuhurtziaz mintzatu da izan ere "benetan zer gertatuko den ikusi nahi dugu" adierazi du, nahiz eta argi duen "agintariek esan dutena esanda, sorpresarik egongo ez dela ziurtzat jo baitezakegu". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!