Mikele Lopez de La Hoz: "Gamer izatea bideojokoekiko aparteko pasioa sentizea da"

Iosu Ganuza 2021ko ira. 29a, 18:40

Mikele Lopez de la Hoz Bideojokoen Garapena graduko ikaslea da. Gaurkoan "gamer" hitzaren definizioa osatzen aritu da Irrintzi Plaza saioan. 

4.000 metro karratu baino gehiagoko aisi digitalerako gunea, 16 gaming, teknologia eta robotika gune, txapelketa profesionalak, zaleentzako txapelketak eta 5.000 euroko sariak eta opariak. Play Pamplona Game – Fest 2021 da Iruñeko Udalak azaroaren 20an eta 21ean Nafarroa Arena pabilioian antolatutako ekitaldia. Bideo-jokoak, gaming ekosistema eta teknologia berriak ardatz izango dira bertan. Aisialdi digitaleko bi egunetan, eSports txapelketak, errealitate birtuala, simulazioak, k-pop, cosplay, dantza, retro arcade eta gai teknologikoen hainbat arlo osagarri konbinatuko dira.

Gainera, ospatuko diren eSports txapelketa horietako batean, C. A. Osasunako bideojokoen bigarren jokalaria aukeratuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!