Miren Tanco eta Pablo Cormenzana: "Bidelagun izatea ez da euskara irakaslea izatea"

Iosu Ganuza 2021ko ira. 28a, 18:48

Abiatu da Mintzakide programan izen emateko epea. Gurean, Irrintzi Plazan, izan dira Pablo Cormenzana, programaren arduraduna, eta Miren Tanco ekimenean Bidelagun gisa parte hartzen duen iruindarra. 

Honela dio Mintzakide egitasmoaren webguneak:

Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Iruñerriko Mintzakide  egitasmoan.

Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara.

Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!