Euskararen sustapenerako Ze Berri? aldizkariak 25 urte bete ditu

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 13a, 12:38

25 urte bete ditu udalarteko aldizkari honek euskararen inguruko informazioa ematen  gaztelaniaz eta euskaraz.

Egun 70 udalerri inguru dira agerkari honen partaideak. Haietan denera 400.000 nafar bizi dira.  Ze Berri? da Nafarroako argitalpenen artean ale kopuru gehien banatzen duena: 92.000 baino gehiago. Denak dohainik banatzen dira, gehienbat etxeetara.

Uharteko Udalak kudeatzen du proiektua hasieratik, sustatzaile diren beste toki erakunde guztien ordezkari gisa. 

Uharteko Udala arduratzen da lehiaketa bidez erredakzio eta edizio lanak esleitzeaz.  Heda Comunicación enpresa iruindarra da hasiera hasieratik proiektu honetan dagoena, konkurtso guztiak irabazita.

Kolaboratzaileak ere oso garrantzitsuak dira Ze Berri?n: Mikel Belasko, Enrike Diez de Ulzurrun, Migel Angel Asian “Osio” eta Ekaitz Santazilia.

150garren zenbakia kaleratu berri du Ze Berrik. Mende laurden honetan ia 3.000 orrialde egin ditu eta hemendik aurrerako erronka euskarri digitalean ere edukiak eskaini ahal izatea izanen da, baina paperezko aldizkaria bazterrean utzi gabe. Horretarako, hala ere, ezinbestekoa dute Euskarabidearen inplikazioa. 

Ana Mindegia Uharteko Euskara Teknikaria da eta berak azaldu digu Guardasola saioan zer den eta nola egiten den Ze Berri?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!