Mayu Serreau (Mugarik gabe): "Elikadura burujabetza Hegoaldetik etorri zaigun kontzeptua da"

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 9a, 11:03

Nafarroako GGKEen Koordinakundeak eta hainbat erankude publikok Elkarlanerako ordua da kanpaina antolatu dute.  Mugarik Gabeko Mayu Serreauk eta Nuevo Futuroko Oihana Itoizek haien lanaren berri eman digute. 

COVID19 pandemiak argi utzi du gizaki guztiok elkarren menpekoak garela; munduko leku batean gertatzen denak planeta osoari eragiten baitio. Argi gelditu da, halaber, zer behar den krisi global honi eta bestebatzuei erantzuteko, hots, elkarlana, elkarrekiko laguntza, elkartasuna eta nazioarteko lankidetza. Funtsezkoa da horrelako politikak indartzea, krisiaren ondorio larriek milioika pertsonaren bizitza jo duten honetan; eta funtsezkoa da, halaber, aldaketak eragiteko, antzeko pandemiarik berriz ere ez gertatzeko.

Hori dela eta eta GKEen lana ezagutzera emateko antolatu dute kanpaina hau. Bultzatzaileak  Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritza, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia eta Garapenerako Erakundeen Koordinakundea, eta Nafarroan,Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, eta Nafarroako GGKEen Koordinakundea dira. Hilaren 6an abiatu eta 12ra arte iraunen du. 
Gaur Euskalerria Irratian Mugarik Gabeko Mayu Serreauk eta Nuevo Futuroko Oihana Itoizek haien lanaren berri eman digute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!