Ikastaroa Iruñean eginen da, Plazara gunean, larunbat goizetan.11 saio izanen dira, denera 48 ordu.
Ikastaro honetan lortutako ziurtagiriak aukera ematen du SETEMekin Europako boluntariotza batean parte hartzeko, EEK-Europako Elkartasun Kidegoa programaren barruan. Kontuan hartu behar da deialdi honetarako betekizun espezifikoak betetzen direla, hala nola 30 urtetik beherakoa izatea. Horrez gain eta Covid-19k eragindako osasun-krisiak aukera ematen baldin badu, Latinoamerikan Elkartasun Esparruetan egonaldiak burutu ahal izanen dira, eta han bertatik bertara ezagutu ahal izanen da beste komunitate batzuetako errealitatea, kasu honetan adinaren araberako mugarik gabe.
Ikastaroaren egitaraua hemen.
Maria Soto, SETEM-eko kidea izan dugu solaskide Guardasola saioan.