Ainhoa Tirapu: “Kirolariei ez zaie huts egiteko eskubiderik ematen”

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 30a, 11:51

Kirolean osasun mentala zaintzearen beharra mahai jainean jarri du Tokioko Olinpiar Jokoetan Simone Biles gimnasta estatubatuarrak hartu duen erabakiak. Gaiaren garrantziaz hitz egin dugu Ainhoa Tirapu futbolariarekin.

Oraindik ezkutuan dagoen gaia da emozioena kirolean. Azken jokoetan dena irabazi ondotik joan da Tokiora Simone Biles estatubatuarra eta, lau urte igarota, hori edo gehiago eskatu zaio. Ohikoan ibilbidea amaituta onartzen dute kirolariek gaizki pasa dutela; Bilesek, ordea, une goren batean egin du. Aurrerapauso bat da hori, Tirapuren ustez.

Emozioak kudeatzerakoan adina kontuan hartzeko aldagaia da Athletic taldeko atezainen prestatzailearentzat. 25 urterekin jabetu zen bera lehiatzeak dakarren presio emozionalaz, eta geroztik aldagelatan haren esperientzia partekatzen du taldekideekin.

Arazoak daudenean kirolariak laguntzeaz gain, horiek ekiditea da gakoa, haren aburuz; horregatik, plangintzetan buruko osasuna txertatzea defendatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!