Azken egunak, Margarita Nafarroakoaren 'Heptamerona' liburua euskaratzen laguntzeko

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 21a, 10:04

Booktegi.eus-ek eta Nafar Ateneoak 1559ko liburua euskaratzeko diru bilketa dute martxan. Itsulapikoa atarian egin daitezke elkarpenak. Nafar Ateneoko Euskara Saileko arduradun Ines Castiella izan da Guardasola saioan.

Angulemako Margarita erreginak Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Liburua klasiko bat da, Nafarroakoa, eta gizarte osoarentzat berreskuratu nahi dutena: "Duen balioa mahai gainean jarri nahi dugu". Feminismo intelektuala egin zuen ipuin sorta honekin XVI. mendean. 

2020ko itxialdian sortu zen euskarara ekartzeko egitasmoa, eta liburuan, besteak beste, itxialdi batean kontaturiko narrazioak biltzen dira. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute, eta zazpi ‘egunetan’ antolatuta daude. Datozen zazpi urteetan eginen dute horien itzulpena, atalez atal; baina itzulpenetik harago eraman nahi dute itzulpena: "Urtero itzulitako eguna jendaurrean irakurriko da, eta saiatuko gara ahalik eta lagun eta erakunde gehienek parte har dezaten irakurrialdian".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!