Itziar Alonso-Arbiol: "Errealitatearen alderdi gizatiarra erakusteak migratzaileen harreran lagundu dezake"

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 19a, 10:25

EHUren ikerketa batek migratzaileei buruzko sentsibilizazioan Funtsezkoak kanpainak izan duen "arrakasta" azpimarratu du. 'Kultura, Kognizioa eta Emozioa’ taldeko kide Itziar Alonso-Arbiolek zuzendu du azterketa.

Nafarroako Gobernuak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez egindako "Funtsezkoak" kanpainal Nafarroako biztanleei aukera eman zien "Nafarroan bizi diren etorkinen egoera hobeto ulertzeko eta haiengandik gertuago sentitzeko". Hala ondorioztatu dute “Emozio transzendentalak eta kultura arteko jarrerak koloretako funtsezko nafarrenganantz COVID-19aren pandemian zehar” ikerketako egileek.

Beste herrialde batzuetan jaiotako nafarrek COVID-19 pandemian izandako papera erakusten duten zortzi bideo dira. Horietan zortzi pertsona migratzailek, beren historia lehen pertsonan kontatzen dute. 

814 lagunek hartu dute parte Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) eta Utrechteko Unibertsitateko (Herbehereak) Gizarte Psikologiako adituek egindako azterketan. Nafarroako Gobernuak egindako bideoez gain, ikerketarako sortutako beste zenbait ikusi dituzte, zeinetan ez den pertsona horien lanbidea erakusten. 

Azterketako datuen arabera, kanpainako protagonistek “enpatia kognitibo handiagoa (bere egoeran jartzea) eta aldiberekotasun emozionala (emozio berdinak sentitzea)” piztu arazi zuten ikerketarako modu zehatzean sortutako kontrol bideoek baino; eta aldiberekotasun emozionala areagotuz joan zen haien jarduera oinarrizkoagotzat jotzen zen neurrian. 

Aldiberekotasun emozional hedatu horrek, eta esnarazitako emozioek (esker ona, mirespena edo itxaropena) jarrera mesedegarriagoak sustatzen dituzte immigraziorantz eta eragiten dute istorioak bistaratzen zituztenek pertzibitzea, are gehiago, bideo hauetako etorkin protagonistak euren komunitate propioko atalak direla.

Hare gehiago, pertsona partaideek arrazakeriaren aurka borrokatzen den eta pertsona migratzaileen eskubideak defendatzen dituen dohaintza bat egiteko aukera izan dute, eta adituek ondorioztatu dute kanpainarako egindako bideoek hitzetatik ekintzetara egitea eragin diela askori. 

Dohaitzan bildutako dirua SOS Arrazakeria taldeari bideratuko dio EHUko ikerketa taldeak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!