Arantxa Arregui: "Elkarlana, enplegua eta turismo jasangarria sustatu nahi ditugu"

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 15a, 11:02

Nafarroa Ezagutu Sarea duela bost urte sortu zuen Lursareak lurralde garapen jasangarriaren estrategiaren barruan. Gaur egun 60 bat kidek osatzen dute sarea: turismo agenteak, natur guneak eta toki bereziak. Landa eremuko baliabide hauen kudeatzaile guztien arteko elkarlana bultzatzea eta enplegua sustatzea dira sarearen helburu nagusiak, Arantxa Aguirre Lursareako teknikariak Guardasola saioan azaldu digun bezala.

 

Nafarroa Ezagutu Sareak informazioa eta tokiak bisitatzeko erreserbak egiteko aukera eskaintzen die bisitariei.

Iaztik, eta turismo masifikazioa sahiesteko asmoz, erreserba zentrala dago martxan. Allozko edo Lerateko urtegietan edota Benasako arroilean bainatu nahi baduzu edo Zubietako errota, Mendukiloko lezezuloak edo Eslabako Santa Krizeko erromatarren aztarnategia bisitatu nahi badituzu, autoa aprakatzeko tokia eta sarrera hartu ahal izanen dituzu aldez aurretik  internet  bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!