Aurtengo Euskarabenturaren lehen txanda amaitu berri da

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 13a, 11:28

Euskarabentura espedizioaren hirugarren edizioa egiten ari dira uztailean zehar. Euskal herri osoko 16 eta 17 urteko 120 gazte izan dira aukeratuak parte hartzeko. Lehen txanda uztailaren 2tik 11 bitartean egin zen Urruña eta Lekarozen. Bertan izandako hiru gazte (San Martin Unxeko Ohian Valencia, Iruñeko Ainhoa Dominguez eta Muskizeko Oier Agirre) eta Aitor Salaberria begiralea izan ditugu Guardasola saioan. 

Aurtengo Euskarabentura berezia da: bi txandatan banatuko dira 120 parte hartzaileak eta talde bakoitzan 10 eguneako kanpaldia eginen du. Lehen txanda amaituta, bigarrena hasiko da hilaren 16an eta Bizkaian eta Gipuzkoan izanen ditu egoitzak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!