Txantreako Ekoizleen I Azoka, larunbat honetan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 17a, 18:37

Heldu den larunbat goizean ospatuko da Txantrean auzo honetako  Ekoizleen I. Azoka Txantreako Merkatarien Elkarteak antolatuta. Azoka honetan bertakoak izan dira parte hartuko duten ekoizle guztiak eta hau da ekimen honen ezaugarri nabarmenena merkatarien elkarteko koordinatzailea Iñigo Martinez Monasteriok gurean azpimarratu duen bezala.

Magdalenatik parte hartuko dute Goñi zalditegiak eta Zabalza familiak beren fruta eta barazkiekin. Elkarkidek ere parte hartuko du, Aranzadiko meandroko baratzeetako barazkiekin. Hor ere Txantrea Gaztandegiaren gazta, auzoko azken artzainaren semeek egiten dutena. Ardiak Artaiz herrian dituzte baina gaztandegia auzoan bertan. Haiekin batera ustiategiak auzotik kanpo dituzten hainbat bizilagun gehitu behar zaizkie: eztia (Lorez Lore), arrautza ekologikoak (Borda Bidalar), artisau-garagardoa (San Donato) eta gazta (Ekia).
Larunbatean eginen da azoka hau  9:00etatik 14:00etara.Federico Soto pasealekuan. (Argazkia: Mertxe Zabalza. Alexmegapixel)

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!