Selektibitatean 1000 ikasle euskaldun baino gehiago izan dira aurten Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 14a, 19:23

Denera 3.869 ikaslek egin dute aurten azterketa hau Nafarroan. Itsaso Iturritza eta Iker Bóveda, Iturrama institutuko ikasleak, selektibitatea euskaraz egin duten 1.068 ikasleetatik bi dira. Haiekin mintzatu gara Irrintzi Plazan froga honetaz eta, oro har, irakaskuntza sistemaz. 

 

Itsasok Medikuntza ikasi nahi du NUPen eta horretarako oztopo handirik ez omen du izanen notarik altuenetako bat atera baitu: 14 gehieneko puntuazotik 13.5 puntu. Ikerrek elktrizitate ingenieritza egiteko helburua du NUPen eta haren asmoa da ahal den ikasgai gehienak euskaraz eskatzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!