Irantzu del Valle eta Andrea Loyola: "Gorputzezko komunikazioa aztertzen ari gara MI-TI-n"

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 14a, 16:50

Hamaika artistek osatzen dute MI-TI kolektiboa. Pertsona batetik besterako gorputzezko komunikazioa artearen bitartez ikertzen ari dira. Nafarroako Antzerki eskolan erresidentzia bat eginen dute datorren ikasturtean, orain arte garatu duten arte pieza ordubeteko ikuskizun bilakatzeko.

Irantzu del Vallek pilates eskola batean aurkitu zuen oihal urdin batekin hasi zen dena. Oihala ikusi, eta horrekin zerbait egin behar zuela erabaki zuen. Iaz hasi zen itxura hartzen ideia hura. Nekane Itoiz eta Arritxu De Atxa dantzariak batu ziren lehenik, eta ondoren iritsi zen Andrea Loyola. Bideo bat osatu zuten, eta horri esker Uharte Zentroan egonaldi artistikoa egiteko aukera izan dute. Hainbat arte diziplina batu zitzaizkion proiektura, eta elkarrekin gorputzezko komunikazioa aztertzen duen pieza bat garatu dute.

Asteburu honetan pieza hartatik abiatutako hiru performance eskainiko dituzte, Iruñean. Leo Pum artistaren “dystopia.obj” erakusketa zabalduko dute, ostiralean. Larunbatean, Iruñeko katedralean izanen dira, Ame&art azokan, eta asteburu guztian zehar MI-TI proiektuaren sormen prozesua erakutsiko dute Uharte Zentroan.

MI-TI komunitate artistikoa

  • Zuzendaria: Irantzu del Valle 
  • Zuzendari laguntzailea: Irati del Valle
  • Dantzariak: Nekane Itoiz, Arritxu De Atxa, Andrea Loyola eta Nerea Vicandi
  • Soinu taldea: TheRoom kolektiboa (Omar Alanís eta Eloy Almaraz) 
  • Ikus-entzunezkoak: Sikareli Point
  • Jantzigintza: ndugudesign eta Kromita

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!