21 bertsolarik hartu dute parte lan honetan. Bai plazan era profesionalean, bai aldizkako parte hartzean zein bertso eskoletan jarduten diren emakumeen ahotsak dira CD honek biltzen dituenak, belaunaldi, eskualde eta ibilbide desberdinetako bertsolarienak.
Genero perspektibatik eta feminismotik idatzitako bertsoak dira. Pandemia aurretik emakume bertsolariak hasi ziren gogoeta lan kolektibo bat egiten eta saretze bide horretan beste pauso bat da orain atera duten 14 kantuko Cda. Alazne Untxalo bertsolaria eta lan honetako koordinatzaileetako bat da eta berak azaldu digu Irrintzi Plazan zergatik oraindik ere egiten zaien neskei zailagoa plazan kantatzea mutilei baino.