"Fantasia" filma estreinatu du Aitor Merino iruindarrak Malagako zinema jaialdian. Duela sei urte familiak egindako itsas bidaia bateko irudi argitsu eta ederrek eta itzulitakoan hartutako eguneroko ilun eta arruntagoek osatzen dute kontakizuna. Iñaki eta Kontxi gurasoak dira protagonistak. Haien bidez denboraren joana, zahartzearen prozesua eta, batez ere, familia barreneko maitasuna ikusiko ditugu. Aitor eta Amaia Merino anai-arreba izan ditugu Irrintzi Plazan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.