Irati Rodrigo: “Hizkuntzen arteko kode alternantziak erakusten du gazteek bi hizkuntzak menperatzen dituztela”

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 9a, 18:36

Asteazkenetik eta ostirala bitartean Ikergazte kongresua egiten ari da Gasteizen, UEUk antolatuta. Euskal Herri osoko 200 ikerlari gazte baino gehiago ari dira parte hartzen eta haien artean Irati Rodrigo txantrearra. Itzulpengintza ikasi zuen eta gazte hizkeraren inguruan egin du ikerlana: Gazte elebidunen euskara-gaztelania kode-alternantzia: gazteentzako euskal irratsaio baten analisia.

Bi hizkuntzen arteko kode alternantziak berez ez dira kaltegarriak eta, aldiz, erakusten dute gazteek bi hikuntza horiek menperatzen ditzutela. Hori da Irati Rodrigok bere azterketa honetatik atera duen ondorioetako bat. 

Lan honetarako Gaztea Irratiko saio bat aztertu du, non Jon Gotzon pertsonaia eten gabe aritzen den euskara eta erdara nahasten. Irati Rodrigok azaldu duen bezala, hau pertsonaia bat da, nahita horrela eraikitakoa eta gazteen hizkera imitatu egiten duena haiekin konektatzeko. Modu honetara lortzen dena da gazteek erreferente bat izatea eta hitzegiteko ahalduntzea, nahiz eta bi hizkuntzen nahasketa egin.   

Irrintzi Plazan Irati Rodrigorekin hitz egiteko aukera izan dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!