Uztailean eta abuztuan 40 minutuko saio telematikoak eginen dituzte astean hainbat aldiz goizez, familiek aukeratutako egun eta ordutegietan eta dena doainik.
Joko, erronka eta ekintza dibertigarriak aurkituko dituzte haurrek programa honetan, baina denborapasa hutsa baino zerbait gehiago da, Esther Lakasta Dindaia Fundazioko kideak Irrintzi Plazan azaldu digun bezala.
Lehen hezkuntzako 3. mailatik eta 6. maila arteko haurrentzako programa da hau, modu telematikoan garatuko dutena udan zehar. Honetaz gain uda honetan Dindaiak beste hainbat aukera eskainiko ditu hiri kanpaldi eta tailerretaz gozatzeko Nafarroako toki desberdinetan. Informazio zehatza dindaia.eus web gunean aurki daiteke.
Ekainaren 15era arte zabalik dago izena emateko epea MintzaON! programan.
(Argazkia: www.era.eus)