Nafarroako Antzerki Eskolak 'Mundopolski' lana estreinatu berri du

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 7a, 16:59

Hilaren 4an aurkeztu zuten jendaurrean antzerki eskolako Nelly Movsesyan, Pablo Cañete, Maia Ansa eta Maria Zubiaur ikasleen ikasturte amaierako lana. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean izanen dira azken saioak, 19:00etan.

Ander Lipusek zuzendu du Nafarroako Antzerki Eskolako ikasleen ikasturte amaierako lana den obra. Duela hogei urte sortu zuten, baina lanak gaurkotasunik galdu ez duela uste du. 

Pailazo trotskista, nostalgiko eta depresibo baten eta Mika neskato iraultzaile eta alai baten arteko topaketa kontatzen du istorioak. Bi patuak umorearen dialektikaren eta etsipenaren artean gurutzatuko dira.

Korifeek gidatzen dute trama eta Mika eta pailazoaren arteko kontraste handien ondorioz sortutako gatazken biktima den espazioaren lekukoak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!