Bizikleta ibilaldia eta Ekomerkatua larunbat honetan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 3a, 19:32

Larunbat goizean

Ekomerkatua itzuliko da Geltokira, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez. Hori dela eta bizikleta ibilaldi bat antolatu dute Iruñerriko hainbat ekoizle ekologikoren lana ezagutzeko asmoz. Kattalin Barber, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren kontseiluko kidearekin mintzatu gara. 

Goizeko 10:00etan hasiko da bihar bizikleta ibilaldi hori Biela eta Tierra elkartearekin eta Bizikume kolektiboaren laguntzarekin eta Setem, Piparrika, Landare, Elkarkide, OndalanKoop, Fortunato Café, Geltoki eta EKOmercado bisitatuko dituzte. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Eta berdin ere Ekomerkatuan 11.30etan eginen den Habia kutxen tailerra. Goiz partean beraz, ekomerkatu berriro Geltoki, hilabeteko lehen larunbat guztietan bezala, oraingo honetan 15 ekoizle ekologikorekin: Olioa, barazkiak, ardi gazta, jogurtak, arrautzak, eztia, ardoa, sagrrak, produktu hartzituak eta Betizu haragia eta hestekiak.  

EKOIZLEAK

Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)

El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)

Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)

Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)

Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (goldaraz)

La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)

Erlan. eztia (Izurzu)

Pittika. Gaztak (Erratzu)

Axuribeltz. Ardi-gazta (Iturgoien)

Azpea upeltegiak. Ardoa (Irunberri)

Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)

Betizu. Behi-hestebeteak. (Goizueta)

Beraska. Eztia. (Bera)

Ferment art. Hartzituak. (Arizkun)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!