Pobrezia menstrualaren aurkako ekimena Patxi Larrainzar ikastetxean

Euskalerria Irratia 2021eko ekainaren 3a

Pobrezia menstruala zer den ezagutzera ematea eta horrek eragindako kalteak arintzeko elkartasun ekimen bat ari dira egiten Patxi Larrainzar ikastetxean. Horretarako, besteak beste, "22ra baietz" erronka prestatzen ari dira:  ekainaren 19an Ezkaba mendia igoko dute bizikletaz, erreleboka, seigarren mailako neska-mutilek. Oier Caballero eta Aitor Trumbay ikasleak eta Maider Berrio eta Ion Zeberio irakasleak Irrintzi Plazan izan ditugu ekimen honetaz solasean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!