Emilio Vittorini, lehen aldiz euskaraz

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 3a, 17:08

Aurkezpen berezia eginen du gaur Igela argitaletxeak, Nafarroako Filmotekan. Vittoriniren Solasaldia Sizilian liburua jendaurrean aurkezteaz gain liburuan oinarritutako Huillet eta Straub zinemagileen Sicilia! filma eskainiko dute, 18:30ean.

Bidaia baten kontakizuna da Solasaldia Sizilian. Silvestro Ferrautok, Bolonian bizi den tipografo siziliarrak, aitaren eskutitza jaso du ama beste emakume batengatik utzi duela esanez. Segituan hartu du trena Siziliara, ongi ulertu gabe zergatik, ama ikustera joateko. Italia osoa zeharkatuko du, baita irlako portu eta ibarrak ere, etxera iritsi arte.

Zentsura faxista saihestuz Mussoliniren Italian argitaratzea lortu zen eleberri antifaxista bakarra da Elio Vittoriniren Solasaldia Sizilian. Egilearen lanik garrantzitsuena izan da, nahiz eta inoiz ez duen erabateko gailentasunik eduki italiar literaturan. Igelak ekarri du euskerara, eta lehen aldia da Vittorini euskarara itzultzen dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!