Irati Iciar: "UEUn aurrez aurrekoaren aldeko hautua egin dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 3a, 20:07

UEU Udako Euskal Unibertsitateak udako ikastaroen 49. edizioan 23 ikastaro eskainiko ditu. Horietako zazpi Iruñean eginen dira ekainaren 28tik 30era. Hasiera ekitaldia ere, Iruñean eginen da hilaren 25ean.  

Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara izeneko jardunaldiak hasiera emanen dio aurtengo udako ikastaroei, Iruñean. Matrikula doakoa da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako epea zabalik da jada, eta www.ueu.eus webgunean egin daiteke.

Iaz bezala, hiru egoitza nagusi izanen ditu UEUk Iruñean: Ezpeleta jauregia, Kondestablearen jauregia eta Katakrak liburu denda.

Udako Bertso Eskola.

  • Iruñea, ekainak 29-30


Nafarroako konkistaren testuingurua eta ondorioak.

  • Iruñea, ekainak 30


Euskalgintza eta Ekonomia Soziala (II. Topaketa): Ekonomia sozialaren tresnak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.

  • Iruñea, ekainak 28


Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ikastaroak (Iruñean, ekainak 28-29)

  • Euskararen erabilera indartzea HHn: ikasleen euskararen erabilera eta ahozko gaitasuna lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea DBHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista. (info+)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!