Antsoain Antiespezista taldeko zenbait kidek eta iaz bultzatutako Kaiolak Suntsitu dinamikarekin bat egin zuten beste zebaitek bat egin, eta Erein prozesua abiatu zuten otsailean. Formakuntza landu dute eta eztabaida saioak egin. Apirilean eratu zuten Iruñerriko antiespezisten topagune izan nahi duen taldea: Zaunk.
“Zapalkuntza kapitalistaren dinamikaren barruan” ulertzen dute espezismoa, horretatik “borroka kolektibora” deitu dute. Behin taldea aurkeztuta, eragileekin harremanetan jarraituko dute sarea osatzeko, jardunaldiak ere egin asmo dituzte eta antiespezismoaren arloan aritu nahi dutenak hartzeko gogoz dira.