Sonakay, Oskar Estanga eta Zirika Zirkusen estreinaldia Berriobetiko Euskara Zikloan

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 31a, 18:58

Ekainaren1etaik 6ra Euskara Zikloa eginen da Berriobeitiko Zendeako herrietan. Jarduera guztiak doan dira eta asmoa da euskaldunak ez diren bizilagunak ere erakartzea ekitaldietara. Mario Zapata Berriobeitiko euskara teknikaria da eta harekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. 

Egitaraua:

Maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, Euskara maitatzen hasteko hitzak erakusketa. 

Ekainaren 1ean eta 2an, haurrentzako jolas dinamizatuen bi saio eginen dira kalean, Artikan  eta Berriogoitin. 

Ekainaren 2an, Euskaraldiaren inguruko Biziprest dokumentala. 

Ekainaren 3an, Gurerara bertsolaritza musikalizatua ikuskizuna Oskar Estangarekin. 

Ekainaren 4an, euskarazko laburmetraien emanaldia. 

Ekainaren 5ean, flamenkoa euskaraz egiten duen Sonakay taldearen kontzertua. 

Ekainaren 6an, Zirika Zirkusen Hemendikara azken ikuskizunaren estreinaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!