Arantxa Mikeo: "Deseskalatzea ez da erraza izan Atarrabiako Km2 bakarrean"

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 19:10

Atarrabiako Udalak eta Labrit Ondareak “KM² 1eko memoriak” izeneko ikus-entzunezkoa estreinatuko dute ostegun arratsaldean Atarrabiako Kultur Etxean. Pandemiak eragindako konfinamenduaren oroitzapenak bildu dituzte dokumental honetan. 

Covid-19ak ekarritako lehen hilabete gogor haietan bizitakoak jasotzea erabaki zuen Atarrabiako Udalak. Momentu historiko hori ondorengoei transmititzeko baliagarri izanen den dokumentala egiteko enkargua egin zion Labrit Ondareari eta haiek hamar pertsonen ahotik jaso dituzte gero harilkatu ditzuten testigantzak.

Gizarte zerbitzuetako langileekin mintzatu dira, haien lana inoiz baino beharrezkoagoa izan delako batez ere zaurgarriak ziren pertsonekin, edota harakina, apaiza, erizaina edota botikarioarekin aritu dira solasean.

Beldurra, kezka, itxaropena, bakardadea, elkartasuna eta kalera ateratzeko beharra izan dira bildu dituzten sentipenetako batzuk, Labriteko Arantxa Mikeok Irrintzi Plazan azaldu digun bezala.

Trailerra hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!