Xabi Jaso: "Sakoneko arazoa ahazten ari zaigu: apartheid egoera bizi dute palestinarrek"

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 25a, 16:51

Hamaika eguneko erasoaldia jasan berri dute palestinarrek Gazan. Su-etenak atseden txiki bat eman die, baina egoera errepikatu daitekeela ohartarazi du Internazionalistak Auzolanean taldeko Xabi Jasok Irrintzi Plaza saioan. Palestinarren aurkako okupazioa salatzeko, manifestazioa eginen dute Iruñean, Baluarte plazatik 12:30ean. 

Arazoa urrunetik dator. Israelgo Estatua sortu zenetik ari dira nazioarteko legea urratzen eta Gazan gertatu berri dena ez da berria. 2014tik palestinarrek jasan duten oldarraldirik bortzitzena izan da, ikusgarriena, unean unean zer gertatzen zen jarraitzeko aukera izan delako. Oinarrian, baina, arazoa eta arrazoiak berdinak direla uste du Xabi Jasok. 

Nazioartetik benetako aldaketa bat eman beharko litzateke Internazionalistak Auzolanean taldeko kidearen ustez, egoera konpontzeko. Gazaren berreraikitzea menpekotasuna areagotzea izan daiteke palestinarrentzat, haren iritziz. Horregatik, azpimarratu du "inoiz baino gehiago", Palestinatik egiten ari diren bezala, herrigintzatik egin behar dela indarra.

Larunbatean kalera aterako dira horretarako. Apartheid-a gelditu. Palestinak behar gaitu izanen du lelo protestak, eta okupazioa salatzeaz gain, lankidetzaren arloan ari den Juana Ruiz Sánchez espainiarra aske utz dezaten ere eskatuko dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!