Argazki erakusketa batek zabalduko du Afrika Behar-beharrezkoa zikloa

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 24a, 19:00

Maitzaren 25ean ospatzen da Afrikaren Nazioarteko Eguna eta egun honetan zabalduko da Geltokin Flor de Africa elkarteak antolatutako erakusketa. Mikel Romeo argazkilariak emakumeen erretratoak bildu ditu haien lana eta bizimodua seme-alabei erakusteko helburuarekin. Iñigo Odriozola antolakuntza taldeko kidearekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.   

Honekin batera ekitaldi interesgarri gehiago izanen dira datozen asteotan:  ekainaren 9 eta 16an zine emanaldiak eskainiko dira eta hilaren 10ean musika saio berezi bat: MBO DJa, emakume senegaldar musikaria, Bartzelonan bizi dena, Civicanera etorriko da haren musika afroelektronikoa eskaintzera. Ekainaren 10ean izanen da saio hori, eta bien bitartean gogoratu: emakumeen erretratu interesgarriak Geltokin.    

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!