Iruñeko erresuman kokatutako Adur rol jokoa sortu dute

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 24a, 16:36

Istorioak asmatzeko rol jokoa da, eta Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dago. Itsulapikoa.eus-en ekarpenak egiteko kanpaina abiatu dute, eta lau egunean 2.000 euro baino gehiago eskuratu dituzte.

ADUR istorioak asmatzeko rol jokoa da, eta Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dago. Bertan Nafarroako Erresuma, basajaunak, lamiak, Mari, eta beste hainbat izaki miresgarri agertzen dira. Istorioaren barruan jokalari bakoitzak pertsonaia bat irudikatuko du eta horregatik jolasteko modu honi rol jokoa esaten zaio.

Arau errazak ditu, edozein adineko jokalariek jolastu dezakete eta bai rolean adituak bai hasiberriak direnentzat egokia da. Jokoa taldean jolasten da, 3-6 lagunen artean. Jokalari batek Gidariaren lana egingo du, eta besteek asmatutako pertsonaiak irudikatuko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!