ADDAR taldeak energiaz beteriko rock disko berria plazaratu du

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 20a, 19:59

Bermeoko talde honen bigarren lana da "Errautsak", Gor diskoetxearekin plazaratu dutena. Gorka Padrones taldeko kideak egin digu haien lan berri honen aurkezpena. 

2020ko abenduan, haien lehenengo lanean piztutako Sugarrak, Errautsak utzi zituzten. Koba estudioetara itzulieta, beste 3 abestiz, deabru hauen infernua osatu zen. ADDARren oinarri sendoak energiaz beteriko Rocka ematen dute. Zuzenean, barruan daramaten Rockaren sena plazaratzen dute lehen akordetik azken kolpea eman arte.

Sugar horietatik Errauts hauek.

 

Bermeon ernaldutako deabruak iritsi dira.

TALDEKIDEAK

Gorka Padrones (Ahotsa eta gitarra)

Beñat Aurre (Gitarra)

Imanol Rodriguez (Bateria)

Mikel Omagogeaskoa (Baxua)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!