Noranahi, euskal kulturgileen lana zabaltzeko proiektu komunikatiboa

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 20a, 17:29

Amaia Soria ilustratzaile iruindarrak sortu du egitasmoa eta haren inguruko artista edo kulturgile bat elkarrizketatuko du hamabostean behin, Instagramen. Iruñe Astiz Arkkusok aurkeztu digu Irrintzi Plaza saioan.

Bartzelonan bizi da Amaia Soria ilustratzailea, eta handik jarri du martxan euskal kultura eta kultura egiten duten euskal herritarren inguruko Noranahi proiektu komunikatiboa. Euskaldun gazteek zer egiten duten erakutsi nahi du, eta horretarako hamabostean behin haren inguruko lagunen bat elkarrizketatuko du, euskaraz eta gaztelaniaz. Ibai Ganuza artista izan da lehenenengo elkarrizketatua. Hurrengoa, berriz, Iruñe Astiz barañaindarra izanen da.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de @noranahi_

Elkarrizketen arteko loturak egiteko, atsotitzetara jo du Soriak. Elkarrizketatu bakoitzari bat eskatu dio, eta teoria bat ere garatu du: elkarrizketatuak aukeratzen duen atsotitzak gehienetan ongi deskribatzen du haren izaera. Berea aukeratu du Amaiak Irrintzi Plazan: "Ardoa, Nafarroako bikarioa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!