Hamabi kantuk osatzen dute, Olatz Salvadorren azken lana. Gai zabalak jorratu ditu kantuetan; gogoeta pertsonalak, barne gatazketatik sortutako ideiak. Askatasunari eta askatasunik ezari kantatu die; beldurrei, ausardiari, ausardia faltari. Ahultasuna aldarrikatu nahi izan duela azaldu du Irrintzi Plaza saioan.
Gaztelaniazko rienda hitzaren euskarazko itzulpena ezagutzean aukeratu zuen diskoaren izenburua. Aho Uhal. Bitxia egin zitzaion eta hitzen konnotazioen jokoa.
Duela bi urte hasi zen proiektuarekin, Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du eta Pablo Novoarekin batera mimoz garatu du diskoa. Hala ari da, orain ere, taula gainean zuzenekoak eskaintzen, ikus-entzuleakin musukopeko konplizitatea bilatzen.