400 bat gaztek hartu zuten parte martxoaren bukaeran egin ziren ikasleentzako proiekzioetan eta orain publiko orokorraren txanda iritsiko da. Astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 19.30etatik aurrera dokumental laburrak eta fimak ikusi ahal izanen ditugu. Gainera film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk solasean arituko dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte. Datorren astean, beraz, ikusteko aukera izanen ditugun filmak hauek dira: astelehenean "Zumiriki", Oskar Alegriaren azken pelikula, astearetan Mexikotik iritsitako "Titixe", asteazkenean "El precio del progreso" eta ostegunean, amaitzeko "Urpean Lurra", Maddi Barber zinemagile nafarrarena.
Gonbidapenak doanik banatuko dira asteazken arratsaldetik aurrera Golem Baionako leihatiletan.