India da mundu mailan kutsaketa gehien izan duen bigarren herrialdea: 25 milioi pertsona inguru gaixotu dira eta 274.000 baino gehiago hil. Horietako asko haur eta gazteak. Azken asteotan egunero 300.000 pertsona kutsatzen ari dira eta 4.000 baino gehiago izaten dira heriotzak. Hango egoeraz mintzatu gara Maider Gabilondo UNICEF erakundeko Nafarroako arduradunarekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.