Aitzol Lasa: "STEM talento erdia galtzen ari gara DBH bukaeran"

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 13a, 19:20

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematika departamentuak ikerlan interesgarriaegin du magisteritako ikasleek zientzia eta teknologia ikasgaiez duten pertzepzioa aztertzeko. Lan honetatik datu interesgarri batzuk ondorioztatu dituzte, esate baterako, badela une zehatz bat hezkuntza prozesuan non ikasle asko aldendu egiten diren zientzietatik. Aitzol Lasa da ikerketa honetako zuzendaria eta gurekin izan dugu Irrintzi Plazan. 

Honetaz gain azterlan honetan ikusi dute ikasle euskaldun eta erdaldunen jokamoldea ez dela berdina derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatutakoan. Lanbide Heziketan euskarazko esakintza handiagoa izanen balitz, ikasle euskaldun gehiagok ikasketa horietara joko luke, letretako batxillergoa egin ordez. 

Bestalde magisteritza grauan, desberdintasun bat topatu dute karrera ingelesez ikasten dutenak eta gainerakoen artean: nazioarteko programan ikasten dutenek garrantzia gehiago ematen diotela hizkuntzari matematikari baino. Hala eta guztiz ere, ez dute beste ikasleek baino  nota hoberik ateratzen inglesean , beraz, PAI eredu hori irakaslez hornitzeko saiakera horretan, ingeles ezagutza ez da handitzen eta matematika galtzaile ateratzen da.

Ikerlan honen datu eta gogoeta guztiak eramanen dituzte urrian Oporton eginen den hezkuntzaren inguruko nazioarteko kongresu batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!