Uztailaren 1etik 11ra eta 16tik 25era eginen da Euskarabenturaren III edizioa. Denera 16-17 urteko 120 gaztek hartuko dute parte. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta Euskal Herriaren ondarea eta eskualde desberdinak ezagutzera ematea dira ekimenaren helburu nagusiak. Iñaki Goikoetxea elkarteko kideak aurtengo edizio bereziaren inguruko informazioa eman digu Irrintzi Plazan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.