Imanol Janices irakaslea eta musikaleko zuzendariarekin eta Amaia Ilundain, Oihan Villalobos, Aroa Arrese eta Ander Vicente gazteekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.
“Ximur” Jaso Ikastolaren bederatzigarren musikalaren izena da. Bertan alzheimer gaitza garatzen hasten den pailazo baten istorioa kontatzen da. DBHko 39 neska mutilek hartu dute parte muntaian. Gidoia, atrezzoa, teknika lanak, musika, antzerkia eta akrobaziak. Osagarri hauek guztiak bildu dituzte ikuskizun honetan.
Imanol Janices irakaslea eta musikaleko zuzendariarekin eta Amaia Ilundain, Oihan Villalobos, Aroa Arrese eta Ander Vicente gazteekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.