Maika Etxekopar: "Zahartzea gizatasunezko gaia da, eta gizatasunetik heldu diogu"

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 11a, 16:42

Udaberriko Antzerki Aroaren barruan, bihar, 19:00etan, Bonbon Beltz taldeak Gure Xaharrak emankizuna eskainiko du, Nafarroako Antzerki Eskolan.

"Urtxintx urdinak" izeneko zahar etxean, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egin du. Langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira eta gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du eta noiz nahi goitik behera kontrolaturik izan daitezke.

Artatzaileen bitartez, irudimenezko zahar etxe baten istorioa kontatuz, gizarte osoa hunkitzen duen galdera hau pausatu dute: "Gure zaharrekin zer egiten dugu?". Zahartzeaz, menpekotasunaz, erabakiak hartzeko ahalmenaren galeraz mintzatzen da obra, umorea baliatuz, baina sentiberatasunez.

Gizakien tamainako txontxongiloen bitartez taularatuko dute, covid-arekin egunerokotasuna irabazi duen gaia lantzen duen antzezlana; eta zuzeneko musika ere izanen du emankizunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!