Burutik taldea: "Iruñean orain dugun musika eszena izugarri anitza da"

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 5a, 20:58

Iranzu Elizondo (bateria), Asier Capon (akordeoia eta ahotsa), Jokin Barriola (baxua eta ahotsa), Luar Alberdi (gitarra eta ahotsa) eta Mikel Gorraiz (gitarra eta ahotsa) dira Iruñerriko Burutik taldeko kideak. Iaz ‘Paradisua’ haien lehen diskoa kaleratu zuten.

Rocka egiten dute euskaraz eta akordeoiarekin. Hau izan liteke haien aurkezpen laburra.

‘Damuak’, haien bideoklip berria kaleratu dute eta laster zuzenean ikusteko aukera izanen dugu: ekainaren 5ean Ilunberrin eta 19an Totem aretoan.

Jokin Barriola eta Asier Capon izan ditugu Irrintzi Plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!