Ingurumen Heziketarako zentroak egitarau oparoa prestatu du udaberrirako

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 4a, 19:04

Udaberria iritsi da bete-betean Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako zentrora. Koke Ardaiz eta Itziar Azpirotzen "Ama Lurrak beti bizitza isladatzen du" erakusketa ikusgai dago eta datozen egunotan lantegiak, ateraldiak, kirola atari zabalean, argazki lehiaketa, bisitak… eginen dira. Asteazken honetan bertan energia berriztagarriak garatzeko tokiko esperientzien inguruko mahaingurua eginen da. Gurutze Santxo bertako teknikariak eman digu informazio guztia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!