Ombuaren itzala filmak Pello Mari Otaño bertsolariaren (1857-1910) bizitza jasoko du. Eguzki Art Zinema ekoiztetxearen egitasmoa da, eta auzolanean ari dira lanean filma aurrera ateratzeko. Bertsolari eta poetaren jaioterrian aurkeztu zuten proiektua, iazko urriaren 8an, eta ordutik Patxi Bisquert ekoizle eta aktorea ari da Euskal Herrian barrena egitasmoa aurkezten. Asteazken honetan Geltokin izan da, eta hara joan aurretik Euskalerria Irratian aritu da gurekin solasean.