Bi belaunaldi izan ditugu aurrez aurre gaur Euskalerria Irratian: Ana Jaka (Andoain, Gipuzkoa, 1973) eta Irati Iturritza (Iruñea, 1997). Nabardurak nabardura, atzera bizi dute biek ikusgarritasuna: erreferenteak behar ditu gizarteak. Heterosexualitatea hartzen da normaltzat, eta horrek armairutik etengabe ateratzera behartzen ditu: "Normaltasunetik at zaudela ematen du".